logo de eitb24
2008ko abuztuak 20 | 17:34:34
Albisteen eta informazioaren euskal kanala

Mundua

BAREALDIA

Armadak Gobernuaren erabakia zuzendu ostean erretiratu da Hizbula

2008/05/11

Egunean zehar azkar eman dira aldaketak eta gerra zibilaren mamuak aldendu dira dagoeneko, nahiz eta oraindik ezinegona nagusi izan.

Milizianoak erretiratu egin zituen Hizbula talde xiitak atzo Beiruteko kaleetatik, Armadak Libanoko Gobernuak hartutako neurriak indargabetu ostean. Izan ere, neurri horiek sortu dute oposizioaren altxamendua.

Egunean zehar azkar gertatu ziren aldaketak atzo eta gerra zibilaren mamuak aldendu dira dagoeneko, nahiz eta oraindik ezinegona nagusi izan.

Egun osoan zehar hildakoen kopurua gora egin du. Iragan ostegunetik gutxienez 35 lagun hil eta 113 zauritu dira kaleetan izandako liskarretan, Poliziako iturrien arabera.

Exekutiboaren erabakia Armadaren esku utzi du Fuad Siniora Libanoko lehen ministroak, Hizbularen telekomunikazioak eta Wafic Chucair Beiruteko aireportuko segurtasuneko burua kaleratzea alegia. Erabaki hori "gerra deklaraziotzat" hartu zuen Hizbula talde xiitak.

Armadaren komunikatua

Denbora gutxi geroago, Gobernuaren ebazpenak indargabetu egiten dituela jakinarazi du Michel Sleiman jeneralak, gertakariak sakonean ikertu arte.

Berehala Hizbulak eta Amalgo aliatu xiitek milizianoak erretiratzea agindu dute, Libanoko kaleen eta errepideen kontrola Armadaren eskuetan utziz.

Momentuz, nahiz eta indarkeria iraun, krisia bertan behera geratu dela dirudi, baina xiiten eta sunien arteko aldea gero eta handiagoa dela azpimarratu dute begiraleek.

Albiste hau promozionatu:


Albisteak bilatu

Euskadi Irratiko azken albistegia

Orain, aupatu.com webgunearen portadan, erabiltzaileek emandako botoei esker:
© eitb24 - 2008
Eskubide guztiak erreserbatuta