Gizartea

HERRI URRATS 2008

Iparraldeko ikastolen festa ospatu dute Senperen

2008/05/12

Parte-hartzeari dagokionez, arrakastatsua izan da aurtengo festa, baina albiste politiko bat ere izan du. Izan ere, 25 urtetan lehen aldiz Frantziako Gobernuko Hezkuntza ordezkari bat izan da bertan.
Zanpantzarrak Herri Urratsean. Argazkia: EiTB

argazkia handitu

Zanpantzarrak Herri Urratsean. Argazkia: EiTB

Erlazionatutako galeriak

Herri Urrats ipar Euskal Herriko ikastolen aldeko jaia ospatu zuten atzo, beti bezala Senpereko (Iparralde) aintziraren inguruan. Aurtengo irabaziekin 25. ikastola irekiko dute Donamartirin, Nafarroa Beheran. Milaka lagun bildu ziren aintziraren inguruan Iparraldeko ikastolen alde egiteko.

Euskara eta ikastolen aldeko urteko lehen zitak milaka lagun bildu zituen atzo ere Senperen. Aurtengo Herri Urrats gainera, oso berezia izan da, 25 urte bete dituelako. Parte-hartzeari dagokionez, arrakastatsua izan da aurtengo festa, baina albiste politiko bat baita ere izan du. Izan ere, lehen aldiz 25 urtetan zehar Frantziako Gobernuko Hezkuntza ordezkari bat izan zen bertan.

'Mende Laurdena Bide Erdia' lelopean festaz gozatu dute milaka euskaltzalek, horien artean Iparraldeko zein Hegoaldeko erakundeetako ordezkari ugari izan dira.

Ibilbidea

Ibilbidean zazpi eremu ezberdin izan dira (Bizkaia, Gipuzkoa, Araba, Nafarroa, Lapurdi, Zuberoa eta Umeen Txokoa) eta horietan egunean zehar ekitaldi eta ekintza oparo izan dira. Bertsolariek ere hitzordua izan dute Senpereko aintziraren inguruan, eta umeek bere gunea izan dute. Hainbat tailerrez gain, Kiki Koko eta Moko pailazoen eta Txan Magoaren ikuskizunak izan dituzte gozagarri, besteak beste.

Kontzertuak dira jende gehien bildu dituzten ekitaldiak, Araba, Nafarroa eta Lapurdi guneetan. Celtas Cortos, Esne Beltza, Deabruak Teilatuetan, The Uski's eta MAK taldeak izan dira, besteak beste.

Albiste hau promozionatu:


Albisteak bilatu

Euskadi Irratiko azken albistegia

Orain, aupatu.com webgunearen portadan, erabiltzaileek emandako botoei esker:
© eitb24 - 2009
Eskubide guztiak erreserbatuta