logo de eitb24
2008ko uztailak 06 | 16:28:41
Albisteen eta informazioaren euskal kanala

Beste kirol batzuk

WATERPOLO

Waterpolo Navarrak Ohorezko Mailarako txartela lortu du

2008/05/10

Manel Silvestrek prestatutako jokalariek Bartzelonako Hortari irabazita (15-8) lortu zuten igoera historikoa.

Waterpolo Navarrak Ohorezko Mailari igotzea lortu zuen Bartzelonako Hortari 15-8 irabazita Lehenengo Mailako 23. jardunaldian. Horrela, nafarrek maila gorenerako itzuklera ziurtatu dute hiru jardunaldiren faltan.

Manel Silvestre katalanak entrenatutako taldeak Ohorezko Maila berreskuratu du, hiru urtez Lehenengo Mailan egon ondoren.

Waterpolo Navarrak sekulako denboraldia egin du eta berdinketa nahikoa zuen igoera lortzeko. Nafarrek jokatutako partida guztiak irabazi dituzte eta Gelbenzun jokatutako partidan ospatu ahal izan zuten igoera historikoa.

Albiste hau promozionatu:


Albisteak bilatu

Euskadi Irratiko azken albistegia

Orain, aupatu.com webgunearen portadan, erabiltzaileek emandako botoei esker:
© eitb24 - 2008
Eskubide guztiak erreserbatuta