logo de eitb24
2008ko uztailak 19 | 01:52:57
Albisteen eta informazioaren euskal kanala

Eibar

EIBAR-LAS PALMAS (2-2)

Eibarrek puntu bakarra lortu du

2008/05/10

Berdinketa honek ez die Bigarren Mailan mantentzea bermatzen armaginei. Mandiolaren taldea 2-0 hasi zen irabazten eta azkenean 2-2ko emaitzarekin bukatu zen partida.

Eibarrek Bigarren Mailan matematikoki geratzea bermatzen zion garaipena lortu nahi zuen Ipuruan, eta horretarako Las Palmas gainditu behar zuen.

Partida erritmo bizian hasi zen eta kanariarrak izan ziren lehen aukerak eduki zituztenak. Hala eta guztiz ere, markagailua Eibarrek estreinatu zuen. Epaileak penaltia adierazi zuen 14. minutuan eta hamaika metroetatik Goiriak ez zuen huts egin eta 1-0ekoa ezarri zuen. Gola hartu arren Las Palmasek ongi jokatzen jarraitu zuen eta aukera onenak beraientzat ziren. Bisitariak ondoen jokatzen ari zirenean, Mandiolaren mutilek jokaldi polit bat biribildu zuten. 42. minutuan, Del Olmok Goiriari eman zion baloia, hau hegaletik alde egin ondoren area barnean sartu zen, pasea atzerantz eman eta Yaguek baloia sare barrura bultzatu zuen. 2-0ekoa zen, baina hurrengo jokaldian, Adrianek aldeak murriztu zituen, 44. minutuan 2-1ekoa sartuz. Atsedenaldira emaitza horrekin joan zen partida.

Bigarren zatian, partidak erritmo handian jarraitu zuen eta aukerak alde batean zein bestean ikusia ahal izan ziren. Halako baten, Adrianek, beste gol bat sartu zuen eta binakoa (2-2) ezarri zuen, 65. minutuan. Partida oso berdinduta zihoan eta 74. minutuan Las Palmas hamar jokalarirekin geratu zen, epaileak Christian egotzi baitzuen txartel gorria erakutsiz.

Ordutik aurrera, Eibar nagusi zen jokoan, baina Las Palmasek ez zion erasoari uko egiten. Azkenean, ez zen inor gola sartzeko gai izan eta sailkapenean berdinduta zeuden eta jarraitzen duten bi taldeek berdinduta bukatu zuten norgehiagoka 2-2ko emaitzaz.

Eibar 47 punturekin geratuko da sailkapenean eta oraindik ez ditu Bigarren Mailan mantentzea bermatzen dizkien puntuak eskuratu.

Albiste hau promozionatu:


Albisteak bilatu

Euskadi Irratiko azken albistegia

Orain, aupatu.com webgunearen portadan, erabiltzaileek emandako botoei esker:
© eitb24 - 2008
Eskubide guztiak erreserbatuta