logo de eitb24
2008ko uztailak 04 | 22:37:48
Albisteen eta informazioaren euskal kanala

Pilota

BURUZ BURUKOA

Gonzalezek Irujo kanporatu du (22-20)

2008/05/10

Igandean final-laurdenetako azken partida jokatuko da Abel Barriola eta Patxi Ruizen artean.
2008ko buruz burukoa azken txanpan da. Argazkia: EFE

argazkia handitu

2008ko buruz burukoa azken txanpan da. Argazkia: EFE

Sebastian Gonzalezek 22 eta 20 irabazi du Irujoren aurka gaur Atanon jokatu den partida. Partida eroa izan da. Gonzalez 4 eta 0 aurreratu da; ondoren Irujo 12 eta 4 jarri da; ondoren Gonzalez 19 eta 14 nagusi markagailuan; eta azkenean Gonzalez 22 eta 20 nagusi.

Final laurdenetako azken kanporaketa bihar Eibarren jokatuko da. Abel Barriola da faborito Patxi Ruizen aurka. Biharko irabazlea finalerdietan Gonzalezen aurka neurtuko da.

Albiste hau promozionatu:


Albisteak bilatu

Euskadi Irratiko azken albistegia

Orain, aupatu.com webgunearen portadan, erabiltzaileek emandako botoei esker:
© eitb24 - 2008
Eskubide guztiak erreserbatuta