2008/05/11
Junta Militarraren Konstituzio proiektua onartzeko atzo izan zen erreferendumean iruzur masiboa egin zela salatu du Demokraziaren aldeko Liga Nazionalak (LND), Myanmarreko (lehen Birmania) Oposizio demokratikoko alderdi nagusiak. Alderdi horren buru Aung San Suu Kyi Bakearen Nobel saria da.
Botoa ematera joan ez diren lagunen etxeetan izan ziren Gobernuko agenteek eta botoa emateko idatzia betetzera behartu zituzten, Nyan Win LNDko (oposizioko alderdi nagusia) bozeramaileak The Irrawaddy aldizkariari jakitera eman dionez.
Hautesleku gehienak 11:00etan (04:30 GMT) itxi zituzten, ordutegi ofiziala 06:00etatik 16:00tara zenean, Nyan Winen arabera.
Bestalde, ilaratan funtzionarioak betetako boto-txartelak banatzen ikusi zituzten Rangungo, Mandalayko, Peguko, Sagaingeko eta Magweko barrutietako bizilagunek.
Atxiloketak
Gobernuak 2008ko otsailaren 9an erreferenduma ezarri zuenetik, Konstituzio proiektuaren kontra agertu diren pertsonak atxilotu dituzte segurtasun indarrek.
Bozketa Estatuko lurralde gehienetan izan da baina Nargis zikloiak gehien kaltetutako zonaldeek, Irrawaddy eta Rangun, maiatzaren 24an egingo dute erreferenduma.
Euskadi Irratiko azken albistegia