2008/05/10
2008ko Italiako Giroa Palermon hasi zen taldekako erlojupekoarekin. Milram taldeak eduki zuen 24 kilometroko ibilbidean guztiak baino lehenago aritzeko ohorea.
Pixkanaka taldeak lasterketan sartzen hasi ziren eta Tinkoff taldeak eduki zuen denbora onena zati luze baten zehar 27'05'' behar izan zituen ibilbidea burutzeko. Baina pozak ez zien gehiegi iraun, Slipstream talde estatu batuarra iritsi arte. Hauel, denbora onena ezarri zuten helmugan, 26'32''an jarri zuten marka eta talde garrantzitsu asko falta ziren helmuga pasatzeko.
Astana pasa zen helmugatik eta ez zuen Slipstreamen denbora hobetu. Alberto Contadorren taldeak, 27'01''eko denbora egin zuen. CSC eta High Road izan ziren gehien hurbildu zitzaizkien taldeak. Team CSCk 26'38''ko denbora egin zuen eta momentu hartan bigarren postua eskuratu zuten. High Road izan zen sorpresa nagusia, baina hauek ezin izan zuten estatu batuarren denbora hobetu. Gainera, segundu bategatik ez zuten CSCren denbora hobetu eta azkenean, hirugarren bukatu zuen High Roadek 26'39''ko denborarekin.
Euskaltel-Euskadik, ez zuen oso ongi hasi Italiako Giroa. Jakina zen taldekako erlojupekoa ez zitzaiola ongi ematen talde euskaldunari eta hauek 27'49''ko denboran bukatu zuten etapa. Atzetik Sillence-Lotto eta Fraçaisse de Jeux taldeek soilik bukatu zuten. Euskaltelek azken-hirugarren bukatu zuen lehen etapa.
Italiako Giroko lehen liderra, etapa irabazi zuen Slipstream taldeko Christian Vandevelde da.
Igandean, bigarren etapa korrituko da Cefalu eta Agrigento bitartean eta txirrindulariek 207 kilometroko ibilbidea gainditu beharko dute. Profila ikusi ezazu.
Etapa Sailkapena Taldeka:
1. Slipstream (USA) 26.32 (53.366 km/h)
2. CSC (DIN) 26.38
3. High Road (ALE) 26.39
4. Liquigas (ITA) 26.41
5. Barloworld (GBR) 26.46
6. LPR Brakes (ITA) 27.00
7. Astana (LUX) 27.01
8. Tinkoff (ITA) 27.05
9. Quick Step (BEL) 27.14
10. Lampre (ITA) 27.17
11. Milram (ALE) 27.17
12. Diquigiovanni (ITA) 27.23
13. Gerolsteiner (ALE) 27.26
14. Caisse d'Epargne (ESP) 27.26
15. Saunier Duval (ESP) 27.34
16. Rabobank (HOL) 27.36
17. AG2R (FRA) 27:37
18. Cofidis (FRA) 27:37
19. CSF Group (IRL) 27:47
20. Euskatel Euskadi (EUS) 27:49
21. Silence-Lotto (BEL) 27:50
22. Francaise Des Jeux (FRA) 27:58
Clasificación general:
1. Christian Vande Velde (USA/TSL) 26:32
2. David Zabriskie (USATSL) d.b.
3. Ryder Hesjedal (CAN/TSL) d.b.
4. Julian Dean (NZL/TSL) d.b.
5. Magnus Backstedt (SUE/TSL) d.b.
6. Michael Blaudzun (DIN/CSC) 0:06ra
7. Nicki Sorensen (DIN/CSC) 0:06ra
8. Bradley McGee (AUS/CSC) 0:06ra
9. Stuart O'Grady (AUS/CSC) 0:06ra
10. Jason McCartney (USA/CSC) 0:06ra
Euskadi Irratiko azken albistegia