logo de eitb24
2008ko uztailak 24 | 04:41:25
Albisteen eta informazioaren euskal kanala

Alaves

ALAVES-ALBACETE

Ezin huts egin

2008/05/10

Kanporaketa kutsuko partida jokatuko dute Mantxakoek eta arabarrek. Galtzen duenak aukera asko izango ditu denboraldi amaieran Bigarren B Mailarako bidea hartzeko.
Salmeron. Argazkia: EiTB

argazkia handitu

Salmeron. Argazkia: EiTB

Deportivo Alavesek Albacete hartuko du bihar Mendizorrotzako futbol zalaian. Berebiziko garrantzia du neurketak bi taldeentzat, biak baitaude kinka larrian eta garaipena Bigarren Mailari eusteko lorpen garrantzitsua da.

Xerezko Chapin zelaian lehengo asteburuan egindako partida kaskarraren ostean, Salmeronen mutilen susperraldia espero da Gasteizen. Garaipena ezinbestekoa da klub arabarraren biziraupenerako.

Gaspar Galvez eta David Coromina hasierako hamaikakora itzuliko dira, atzeko aldea sendotuz. Gakoa, hala ere, David Aganzok eta Adrian Lopezek aurrealdean egingo duten lanak izan dezake, ez baitago akats gehiago egiteko aukerarik.

Deialditik at gelditu dira Nacho Garro, Jose Luis Cabrera, Jose Manuel Mateo eta Angel Sánchez lesionatuak; eta Jairo Alvarez, Miguel Perez eta Samuel Bayon, entrenatzaileak horrela erabakita.

Mendizorrotzan egun handietako giroa espero da. Prezio txikiko mila bat sarrera saldu dira Alaveseko bazkideen artean. Neurketa oso garrantzitsua da Gasteizko klubaren biziraupenerako.

Ustezko hamaikakoa:

Deportivo Alaves: Bernardo; Edu Alonso edo Iñigo Calderon, Gaspar Galvez, Coromina edo Pablo Casar, Tarantino; Gabri, Sergio Rodriguez,
Mehdi Lacen, Toni Moral; Adrian Lopez eta Aganzo.

Albiste hau promozionatu:


Albisteak bilatu

Euskadi Irratiko azken albistegia

Orain, aupatu.com webgunearen portadan, erabiltzaileek emandako botoei esker:
© eitb24 - 2008
Eskubide guztiak erreserbatuta