2008/05/10
Libanoko hiriburuko kaleetatik milizianoak erretiratzeko agindua eman duela jakitera eman du Hizbula talde xiitak eta horren aliatuak. Hala ere, desobedientzia kanpainarekin jarraituko dutela ere esan du Hizbulak. "Beirut Armadaren eskuetan utziko du oposizioak", Libanoko Poliziak azaldu duenez.
Hizbularen eta koalizio-gobernuaren indarren arteko liskarrek lau egun iraun ostean, barealdia iritsi da Libanoko hiriburura, Beirutera. Hizbulak gerra deklaraziotzat hartu zuen Gobernuaren mehatxua. Horren ondorio bezala, 30 bat lagun hil eta beste 40 zauritu dira.
Istiluen laugarren eguna zen Beiruten eta Libanoko hiriburuak blokeatuta jarraitzen zuen Hizbularen eta koalizio-gobernuaren arteko krisiagatik. Ahmad Fatfat Gobernuko Barne ministroaren arabera Hizbulako buruak aurrez-aurreko gatazka bultzatu nahi izan du sunien eta xiiten artean.
30 bat lagun hil dira etengabeko istiluetan, eta beste 40 bat zaurituta daude. Libanoko Armada liskarrak itzaltzera mugatu da oraingoz. Gaur Sidonen segurtasun indarra handitu du, Siriaren aurkako manifestaldia desegiteko.
Euskadi Irratiko azken albistegia