logo de eitb24
2008ko uztailak 07 | 02:48:12
Albisteen eta informazioaren euskal kanala

Reala

CADIZ-REAL SOCIEDAD

Lau berritasun Lilloren deialdian

2008/05/10

Novo, Larrea, Victor Lopez eta Delibasic dira berritasunak.

Juanma Lilloren deialdian Novo, Larrea, Victor Lopez eta Delibasic dira berritasunak; Garitano, bost txartelekin, Aranburu, lesio batekin, David Vaughan eta Ansotegi geratu dira kanpoan aurreko asteko deialdiarekin alderatuz.

Deialdi osoa honakoa da:

Riesgo, Bravo; Castillo, Mikel González, Labaka, Víctor López, Gerardo; Elustondo, Markel, Novo, Larrea, Martí, Nacho, Fran Mérida; Gari, Diaz de Cerio, Delibasic eta Víctor Casadesús.

Cadizen aurka hasieratik aritu litekeen hamaikakoa, berriz, ondorengoa izan liteke:

Riesgo; Gerardo, Labaka, Mikel Gonzalez, Castillo; Larrea, Marti, Elustondo; Diaz de Cerio, Delibasic, Nacho.

Cadiz eta Realaren arteko partida 18:00ean jokatuko da, eta Miranda Torresek zuzenduko du.

Albiste hau promozionatu:


Albisteak bilatu

Euskadi Irratiko azken albistegia

Orain, aupatu.com webgunearen portadan, erabiltzaileek emandako botoei esker:
© eitb24 - 2008
Eskubide guztiak erreserbatuta