logo de eitb24
2008ko uztailak 21 | 01:06:00
Albisteen eta informazioaren euskal kanala

Osasuna

OSASUNA-MURTZIA

Ziganda: "Gure partida irabazi behar dugu lehendabizi, eta gero gerokoak"

2008/05/10

Patxi Puñal eta Cesar Krutxaga , taldeko bi kapitainak, hasierako hamaikakora itzuliko dira Murtziaren aurka.

Osasunak hil ala biziko norgehiagoka du Murtziaren aurka, eta gorritxoek lanean jarraitzen dute partida erabakigarria izan daitekena prestatzen (galduz gero maila galtzeko arriskua duen bezalaxe, irabaziz gero matematikoki mailari eusteko aukera ere izango du Osasunak). Jose Angel Zigandak ez du hasierako hamaikakoa erabat argitu, baina zigortuta den Javi Garciaren ordez Patxi Puñal ariko da zelai erdian, eta taldeko beste kapitaina, Cesar Krutxaga, ere hasierako hamaikakora itzuliko da Miguel Flañoren kaltetan. Aurrealdean zalantza gehiago ditu Larraintzarkoak, dena dela.

Portillo zigortuta da, eta baliteke Dadyk jarraitzea gizonik aurreratuenaren tokian, baina Kike Solak, Velak eta Pandianik ere badute aukerarik.Berritasun nagusia erdi punta lanetan ariko den jokalaria izan daiteke,dena dela, Hugo Viana portugaldarrak Osasunarekin Ligan titular jokatzeko lehendabiziko aukera izan baitezake.

Zigandak argi dauka ezinbestekoa dela Murtziari irabaztea: "Irabazteak soilik balio digu, eta azken partidetan bezalaxe gaude beharrari dagokionean. Horregatik, gero eta denbora gutxiago geratzen da amaierarako, eta ezin dugu beste emaitzen zain geratu gure partida irabazi aurretik. Murtziari irabazi behar diogu lehendabizi, eta gero begiratuko diegu beste emaitzei. Gure partida amaitu aurretik beste emaitzetan pentsatzea ez zaigu komeni. Tentsioa ikaragarria izango da, baina furbolean horrekin bizitzen jakin behar izaten da, eta partida hau nola edo hala irabazi beharra dugu", esan du Zigandak Taxoaren.

Osasunaren ustezko hamaikakoa:

Ricardo; Azpilikueta, Krutxaga, Josetxo, Monreal; Puñal, Astudillo, Juanfran, Hugo Viana, Plasil; Dady.

Albiste hau promozionatu:


Albisteak bilatu

Euskadi Irratiko azken albistegia

Orain, aupatu.com webgunearen portadan, erabiltzaileek emandako botoei esker:
© eitb24 - 2008
Eskubide guztiak erreserbatuta