2008/05/10
Juanito Oiarzabalek goizeko sei eta erdietan, Euskadiko ordua, Makaluko gaina zapaldu zuen, planetako bosgarren tontorrik garaiena (8.463 metro). Gasteiztarrak egiten duen 22. zortzi milako gaina da.
Arabarrak munduko markarik onena du zortzi milako mendiak igotzen. Munduan zortzi mila metrotik gorako hamalau gain daude eta Oiarzabalek guztiak egin ditu, batzuk behin baino gehiagoetan, 22 igoeretara arte iritsiz.
Oiarzabalek zortzi mila metrotik gorako mendiak igotzeari ekin dio berriz ere, behatzen anputazioa eragin zizkioten izozketak gaindituta.
Hiru mendizaleek asteazkenean azken kanpamendurako bideari ekin zioten eta aurreikusi bezala, ostiralean heldu ziren. Bertatik gailurrerako bideari ekin zioten eta gaur bertan heldu dira.
Euskadi Irratiko azken albistegia