2008/05/10
Argiaren tarifa igoko da, baina igoera hau ez da %20koa izango, Energiaren Batzorde Nazionalak (EBN) atzo adierazi bezala. Miguel Sebastian Industria ministroak aukera hori ezeztatu du eta gogoratu duenez, azken hitz Gobernuak du.
Industriako titularrak Pedro Marin Energia idazkari nagusiaren hitzak zuzendu behar izan zituen, argiaren salmentaren prezioan igoera iragarri zuen. Txosten teknikoen arabera, argia %25 eta 30 garestiago ordaindu beharko litzateke, bere benetako kostua betetzeko.
Zapaterok aitortu duenez, ekonomiaren desazelerazioa aurreikusita zegoena baino biziagoa izaten ari da, eta ez du "egoeraren arabera" ekonomia sustatzeko neurriak martxan jartzea bartertzen, iragarritako lehenengo neurria osatzeko: 10.000 milioi euro bideratuko dira familia eta enpresentzat, aurten eta hurrengo urtean.
Euskadi Irratiko azken albistegia