2008/05/09
New York Film Academy nazioartean entzute handiena duen zine-eskola Bilbora itzuliko da udan. Ekainaren 30ean hasi eta lau astetan, zinema digital eta antzezpen eskolak emango dituzte.
Antolatzaileek gogora ekarri dutenez, iazko ikastaroetan parte hartu zutenek 35 laburmetrai burutu zituzten. Gainera, gidoigintza, ekoizpena, zuzendaritza, grabaketa, argitalpena, soinua eta edizioa jorratu zituzten.
Era berean, ikastaroetan parte hartu zutenek kastingak egiten, erregistro desberdinetan lan egiten eta ikus-entzunezko sektorean aktorearen lana zein den ikasi zuten.
Ikastaroaren arduradun nagusia Michael Unger izango da berriro, halaxe izan da eta New Yorken, Parisen, Londresen, Tokion eta Portugalen.
Euskadi Irratiko azken albistegia