2008/05/09
Pedro Sanz Errioxako Gobernuko presidenteak gaur adierazi duenez, atzo Europar Batasuneko Justizia Auzitegiak 'opor fiskalak' deiturikoen inguruan ezagutarazitako ebazpenaren aurrean poztu zirenak oker daude, haren esanetan, Luxenburgok Kontzertu Ekonomikoaren legaltasuna egiaztatu du, ez besterik.
Sanzen iritziz, auzia Kontzertu Ekonomikoa inguruko erkidegoen kalterako baliatu den ikertzean datza eta, Errioxako presidentearen aburuz, ebazpenak ez du horri buruzko aipamenik egiten.
Juliane Kokott Europar Batasuneko Justizia Auzitegiko abokatu nagusiak atzo jakinarazitako ondorioak aztertu ditu gaur Sanzek hedabideen aurrean egindako agerraldian. Kokotten arabera ez dago EAEko fiskaltasuna zalantzan jartzeko arrazoirik.
Nolanahi ere, hitzok ez dute Sanzen iritzia aldatu. Ebazpenak ez dio "Errioxari baino oxigeno gehiagorik ematen EAEri", esan du. Lurralde biak (EAE eta Errioxa) "egoera berean daude, lehengo toki berean gaude eta ez dira pauso bat bea ere mugitu", gaineratu du.
Gainera, erabakia mesedegarria zein kalterako izan, behar izatekotan, Auzitegi Gorenera heltzeko asmoa dutela argi utzi nahi izan du Sanzek.
Era berean, autonomia estatutu berrian fiskaltasun auzietan burujabe izateko eta Euskadik zein Kataluniak dituzten pribilegio fiskalekin amaitzeko mekanismoak eskatuko dizkio dio Errioxak Espainiako Gobernuari.
Euskadi Irratiko azken albistegia