logo de eitb24
2008ko abuztuak 30 | 03:11:21
Albisteen eta informazioaren euskal kanala

Mundua

'NARGIS' ZIKLOIAREN OSTEAN

NBEk Myanmarrera laguntza humanitarioa bidaltzen jarraituko du bihar

2008/05/09

Izan ere, Yangoneko Gobernuari elikagai kargamentu bat bere interesetarako hartzea leporatu dio elkarteak eta bertan behera utziak zituen laguntzarako egitasmoak.

NBEren Elikagaien Munduko Programak Myanmarrera laguntza humanitarioa bidaltzen jarraituko du bihartik aurrera, Yangoneko Gobernuari elikagai kargamentu bat bere interesetarako hartzea leporatu eta laguntzak eten ostean, elkarteak Ginebran iragarri duenez.

"Bihar, laguntza humanitarioa eramango duten bi hegazkin bidaliko ditugu, aurreikusita zegoen moduan, elikagaien banaketaren inguruan Gobernu birmaniarrarekin eztabaidak baditugu ere", Nancy Roman Elikagaien Programako komunikazio zuzendariak azaldu duenez.

Komunikazio arduradunak esandakoaren arabera, bi hegazkin iritsi dira gaur Myanmarrera 95.000 lagunentzako gailetekin, baina NBEren langileek ezin zain dituzte banatu.

Bangkoken duten bozeramaile batek aurretik salatu duenez, Yangonera iritsi diren 38 tona elikagai konfiskatu dituzte eta hori dela eta etenda egon da laguntza-operazioa.

Gaur, Myanmarreko Kanpo Arazoetarako Ministerioak laguntza humanitarioa onartuko duela iragarri du, baina hori banatzeko atzerriko jenderik ez dutela behar argi utzita.

Batzorde Militarraren konstituzio proiektuaren erreferenduma

Nargisek hainbeste astindu ez dituen Myanmarreko eskualdeetan Batzorde Militarraren konstituzio proiektua erreferendumean bozkatuko dute larunbat honetan. Batzorde horrek ez die jaramonik egin tragediagatik erreferendum hori atzeratzea eskatu diotenei.

Eregimenak duela hiru egun iragarri zuen maiatzaren 24ra arteko atzerapen bat Yangonen eta Irrawaddy ibaiko deltan. Nargis zikloiak gehien kaltetu dituen tokiak dira horiek.

Oposizio demokratikoak arrakastarik gabe eskatu zuen Gobernuak hitzordua herrialde osoan atzeratzea. Bitartean, Batzorde Militarraren propaganda sistemak hondamendia noraino iritsi den ezkutatzen jarraitzen die herritarrei.

Albiste hau promozionatu:


Albisteak bilatu

Euskadi Irratiko azken albistegia

Orain, aupatu.com webgunearen portadan, erabiltzaileek emandako botoei esker:
© eitb24 - 2008
Eskubide guztiak erreserbatuta