logo de eitb24
2008ko uztailak 24 | 04:42:43
Albisteen eta informazioaren euskal kanala

Eibar

EIBAR-LAS PALMAS

Eibarrek Bigarren Mailan mantentzea ziurtatzen dion garaipena lortu nahi du

2008/05/09

Talde armaginak, 46 punturekin jarraitzen du azken hiru partidak galdu ondoren eta bolada txar horri amaiera eman nahi dio Las Palmasi irabaziz.
Eibarrek, segidan galdutako hiru partidak ahaztu nahi ditu Las Palmasi irabaziz. Argazkia: EiTB

argazkia handitu

Eibarrek, segidan galdutako hiru partidak ahaztu nahi ditu Las Palmasi irabaziz. Argazkia: EiTB

Eibarrek, Las Palmasen aurka jokatuko du larunbatean. Aurkaria sasoiko etorriko da Ipuruara, baina armaginek Bigarren Mailan mantentzea ziurtatzen dien garaipena lortu nahi dute.

"hau, larunbatean bertan bukatu behar da", adierazi zuen Eibarreko entrenatzailea den Javier Mandiolak. Jarraian jasotako azken hiru porrotek, 46 puntutik muguti gabe utzi dute Eibar eta horrek zaleengan ere urduritasuna sortu du. Las Palmasen aurka irabaziz gero, denek arnasa lasai hartu ahal izango dute.

"Hiru partida segidan galtzearen urduritasuna daukagu, baina ez final baten aurrean gaudenarena, beste aukera bat besterik ez da", esan zuen Mandiolak.

Entrenatzaileak, Eibarren jarraitu nahi duela egiaztatu zuen, baina horretaz behin maila mantentzea lortzen dutenean hitz egingo omen du.

Ustezko hamaikakoak:

Eibar: Cuellar; Txiki, Urzelai, Biel Medina, Martino; Carmelo, Lombraña, Zamora, Altuna, Del Olmo; eta Goiria.
.
UD Las Palmas: Santamaria; David Garcia, Samuel, Lopez Ramos, Christian; Francis, Darino, Trashorras, Sergio; Adrian eta Marcos Marquez.

Epailea: Gallo Moreno, andaluziar eskolakoa.

Zelaia eat ordua: Ipurua, larunbata, 17:30ean.

Albiste hau promozionatu:


Albisteak bilatu

Euskadi Irratiko azken albistegia

Orain, aupatu.com webgunearen portadan, erabiltzaileek emandako botoei esker:
© eitb24 - 2008
Eskubide guztiak erreserbatuta