2008/05/09
Forum Filateliko eta Afinsaren ustezko iruzurraren kaltedunek kontzentrazioak egin dituzte gaur Espainiako Estatu osoan aurrezkiak itzultzeko eskatuz, izan ere, bi urte bete dira gaur bi enpresen kontrako auziak abiatu zirela.
ADICAE kontsumitzaileen elkarteak ekitaldiak antolatu ditu gaurko eta biharko 12:00etan 25 probintziatan, "arazoak bere horretan dirauela azaltzeko eta kontzientzatzeko helburuarekin eta Espainiako Estatuan bermeko aurrezki-inbertsio markoa sortzeko". Gainera, ustezko iruzurrean kaltetutakoentzako diru-funtserako sinadurak bilduko dituzte.
Izan ere, Forum eta Afinsaren iruzurrak 460.000 kaltedun baino gehiago utzi ditu, 1.000 euskal herritarrak gainera. Lau prozesu judizial irekita daude 5.000 milioi euro desagertu zirela eta.
EAEko kaltedunen elkarteek manifestazioa egin dute gaur Bilboko kaleetan. Madrilen, berriz, Auzitegi Nazionalaren aurrean kontzentratu dira eta Estatuari kontuak eskatu dizkiote.
Euskadi Irratiko azken albistegia