logo de eitb24
2008ko maiatzak 12 | 10:26:23
Albisteen eta informazioaren euskal kanala

Txirrindularitza

ATHLETIC CLUB

Aduriz: "Racing sari barik lagatzen badugu, hobe"

2008/05/09

Athleticek jokoan dauden sei puntuak eskuratzea du xede.
Adurizek baloi bat borrokatzen du, bere taldekidea den Llorenterekin batera. Argazkia: EFE

argazkia handitu

Adurizek baloi bat borrokatzen du, bere taldekidea den Llorenterekin batera. Argazkia: EFE

Athleticek ez du Intertotoa jokatzeko dituen aukera apurrak galdu gura. Horretarako, Liga amaitzeko geratzen diren partida biak irabazi eta aurkari zuzenenen akatsaren zain egon beharko da. "Gure asmoa partida biak irabaztea da. Sasoi onean gaude. Dinamika onean gaude", adierazi zuen Adurizek.

Racing izango da hurrengo aurkaria. Marcelinok zuzentzen duen taldea sasoi bikaina egiten ari da, baina aurretik egindako lana behar den moduan borobildu gura du. Europarako txartela eskuratuta, alegia. Hala ere, Athleticek ez dio ezer oparituko. "Denboraldion San Mamesen jokatuko dugun azken neurketa izango da. Gainera, guri ere ez gaituzte oso ondo tratatzen euren etxean jokatzen dugunean. Sari barik lagatzen badugu, hobe", esan zuen aurrelari gipuzkoarrak.

Susaeta eta Ustaritz taldekideekin entrenatu dira

Athleticek lan saio arina egin zuen. Ustaritz eta Susaeta normal entrenatzen ikustea izan zen entrenamenduko albiste nagusia.

Albiste hau promozionatu:


Bilatu

Euskadi Irratiko azken albistegia

Orain, aupatu.com webgunearen portadan, erabiltzaileek emandako botoei esker:
© eitb24 - 2008
Eskubide guztiak erreserbatuta