logo de eitb24
2008ko uztailak 06 | 16:32:25
Albisteen eta informazioaren euskal kanala

Reala

REALA

Aranburu eta Garitano falta dituen arren, Lillok ez du aitzakiarik nahi

2008/05/09

"Beste jokalari batzuk, beste aukera batzuk ematen dizkidate", adierazi zuen prestatzaileak goizeko entrenamenduaren ostean.

Juanma Lillok ez du Aranburu eta Garitano falta dituela eta aitzakiarik nahi. "Bestelako jokalariek bestelako aukerak ematen dizkidate", adierazi du. Hori bai, Malaga eta Sportingek bezala, euren egun eta ordu berean, jokatzea nahiago duela adierazi du. "Gu ere pertsonak gara. Finean gauza bera da, irabaztea beste helbururik ez dugulako, baina biharko emaitzen ondotik presio gehiagorekin jokatzea gerta dakiguke". Cadizi buruz, partidari eman dioten final kutsua, eta euren defentsako lana nabarmendu ditu eta bestelako gaietan sartuta, datorren denboraldian Guardiolak Bartzelona entrenatzeko laguntzaile gisa nahi duela zabaldu ondoren, horri buruzko galdera luzatu zaio. "Zeinek daki. Mailaz igoz gero Badiolarekin beste denboraldi baterako hitzezko akordioa dut, baina beharbada igo eta ez naute hemen nahiko, horrenbeste gauza arraro gertatzen da futbolean… Ekainaren 15a arte Reala besterik ez dugu buruan izan behar. Gero gerokoak".

Diaz de Deriorentzat "partidarik garrantzitsuena" da

"Hemendik amaiera arte denak dira finalak, baina hau berezia da irabaziz gero estreinekoz hiru partida segidan irabaziko ditugulako. Benetan ari garela sinestarazteko balioko luke, eta gure aurkariei, igotzeko, partida guztiak irabazi beharko dituztela erakusteko ere balioko luke", adierazi du Diaz de Ceriok.

Albiste hau promozionatu:


Albisteak bilatu

Euskadi Irratiko azken albistegia

Orain, aupatu.com webgunearen portadan, erabiltzaileek emandako botoei esker:
© eitb24 - 2008
Eskubide guztiak erreserbatuta