logo de eitb24
2008ko maiatzak 13 | 20:38:00
Albisteen eta informazioaren euskal kanala

Politika

IBARRETXEREN AGIRIA ZAPATERORI

EA: "EHAK-k eta PSEk Ibarretxeren proposamena babestu beharko lukete"

2008/05/09

Bestalde, Carmelo Barriok beharrezkoak diren neurriak hartzeko eskatu dio Espainiako Gobernuari, "Ibarretxeren mehatxu politikoak aurrera egin ez dezaten".

Unai Ziarreta Eusko Alkartasuneko presidenteak esan du Juan Jose Ibarretxe eta Jose Luis Rodriguez Zapateroren arteko balizko akordioa EAJk, PSEk eta Batasunak Loiolan izan zituzten elkarrizketetan "oinarrituko" litzatekeela eta, beraz, "logikaz" EHAK-k eta sozialistek akordio horri babesa eman beharko liokete Legebiltzarrean.

Horrez gain, maiatzean zehar Espainiako Gobernuak Ibarretxek elkarrizketarako egindako eskaintzari "erantzun positiborik ematen ez badio", Jaurlaritzaren proposamena "gizarteratzen hasiko gara, urriaren 25ean egingo den galdeketaren gaiari garrantzia kentzeko".

Herri Irratian egindako elkarrizketa batean adierazi duenez, Legebiltzarreko osoko bilkuran EHAKren balizko babesa onartuko lukete, alderdi horren botoak PSE, EA edo EAJrenak "beste balio duelako".

PP

Bestalde, Carmelo Berrio Euskadiko PPko idazkari nagusiak beharrezkoak diren neurriak hartzeko eskatu dio Espainiako Gobernuari, "Ibarretxeren mehatxu politikoek aurrera egin ez dezaten".

"Ibarretxek bere obsesioekin eta planteamendu alderdikoiekin jarraitzen du eta horrek ez dio elkarbizitzari laguntzen; euskaldunak banatzen ditu eta hauek gainerako espainiarrengandik", azpimarratu du.

Lehendakariak politikoki ez duela inolako ekarpenik egiten iritzi dio Barriok. Aitzitik, "zalantza gehiago" sortzen ari dela eta "nazionalismoaren gai zaharrekin proposamen apurtzaileak" egiten ari dela kritikatu du.

LAB

Rafa Diez Usabiaga LAB sindikatuko idazkari nagusia "oso eszeptiko" agertu da Juan Jose Ibarretxek Jose Luis Rodriguez Zapaterori "euskal gizarteak askatasunean bere etorkizuna erabaki dezan" eskaini dion proposamenaren aurrean.

Gainera, Ibarretxeren proposamenari dagokionez, EAJren baitan nahiz hirukoaren baitan "kontraesan nabarmenak" antzeman dituela esan du Diez Usabiagak.

Hala eta guztiz ere, "herri hau nekatuta dago amu elektoral gisa erabiltzen diren epe oso laburrerako planteamenduekin; izan ere, herri honek gatazkaren konponbidea behin betiko ekarriko duen proposamenak behar ditu", azpimarratu du.

EB

Oscar Matute EBren legebiltzarkidearentzat "logikoa eta positiboa" da Eusko Jaurlaritzak "elkarrizketarako bideak bilatzea 'ibilbide orria'ren atzean dagoen tesiari indarra emateko, hau da, akordio zabal bat bilatzeko ahal den alde gehienekin eta, batez ere, Espainiako Gobernua bezala, paper garrantzitsua izango dutenekin".

EBko eledunak uste du Zapatero eta Ibarretxeren arteko bilerak "akordioa bilatzeko ahaleginean jarraitzeko izaera positiboa" duela. Hala ere, zuhur agertu da, "beste kontu bat da gero Estatuko Gobernuak ukatu eta Aznarrek edo Zapaterok aurreko legegintzaldian izan zuen jarrera politikoa izatea".

Bestalde, Alfredo Perez Rubalca Barne ministroak Ibarretxeren proposamenaz "inora ez garamatzan ibilbide orria" dela esan zuen eta "Zapateroren jarrera hori bada, testuingurua ez da itxaropentsua", Matuteren hitzetan.

Albiste hau promozionatu:


Bilatu

Euskadi Irratiko azken albistegia

Orain, aupatu.com webgunearen portadan, erabiltzaileek emandako botoei esker:
© eitb24 - 2008
Eskubide guztiak erreserbatuta