logo de eitb24
2008ko maiatzak 13 | 13:59:18
Albisteen eta informazioaren euskal kanala

Gizartea

DROGA TRAFIKOA

Estatuko iparrean 'kristal' droga banatzen zuen sare handiena desegin dute

2008/05/09

Ertzaintzak 10 pertsona atxilotu ditu Irunen, Gasteizen, Donostian eta Jacan (Aragoi), tartean Martuteneko espetxeko funtzionario bat, eta laborategi bat prestatzeko behar den guztia atzeman du.
Ertzaintzak atzemandako materiala. Argazkia: EFE

argazkia handitu

Ertzaintzak atzemandako materiala. Argazkia: EFE

Ertzaintzak Espainiako Estatuko iparraldean 'kristal' droga banatzen zuen trafikatzaile talderik handiena desegin du.

Orotara 10 pertsona atxilotu dituzte, tartean Martuteneko espetxeko funtzionario bat, eta horietako sei espetxeratu egin dituzte jada.

Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez, atxiloketak azken hilabeteetan egin ditu Ertzaintzak Irunen, Gasteizen, Donostian eta Jacan (Aragoi). Azken herri horretan taldeko burua, bertan bizi den gipuzkoar bat, atxilotu zuten, Espainiako Polizia Nazionalarekin lankidetzan.

Gainera, operazioan taldeko kideek erabiltzen zituzten bederatzi auto ere atzeman dituzte. Horietako batean, gai estupefazienteak prestatzeko laborategi bat jartzeko behar den guztia aurkitu zuten: droga destilatzeko, manipulatzeko eta lortzeko ekipoak.

Laborategia Holandara bidaltzeko prest zuten, eta bertan martxan jartzeko asmoa zuten.

Operazioa itxitzat jo dute dagoeneko, eta Ertzaintzak 2007ko udaberrian hainbat trafikatzaile atxilotzeko egin zuen beste baten ondorioz etorri da.

Lehen fase horretan, 23 kg MDMA (metilenodioximetanfetamina), 'kristal' izenaz ezagutzen den droga, atzeman zituzten, inoiz Estatuan hartutako kopuru handiena.

Halaber, 25.000 pilula, 7 kg kokaina, 21 kg haxix, gaiak prestatu eta banatzeko elementuak eta 200.000 euro baino gehiago ere aurkitu zituzten Andoain eta Ikaztegieta udalerrietako etxebizitza batzuetan egindako miaketetan.

Albiste hau promozionatu:


Bilatu

Euskadi Irratiko azken albistegia

Orain, aupatu.com webgunearen portadan, erabiltzaileek emandako botoei esker:
© eitb24 - 2008
Eskubide guztiak erreserbatuta