2008/05/09
Speed Racer Matrixen sortzaileen pelikulak kolorea emango die asteko estreinaldiei. Efektu berezi asko dituen film honetan Mach Go Go Go manga japoniarraren fikziozko mundua birsortzen da.
La antena, zuri beltzean egindako pelikula surrealista, gaurkoan estreinatuko den beste pelikuletako bat da. Donostiako Zinemaldiko "Horizontes Latinos" atalean parte hartu zuen lan honetan beti negua den hiri bat erakusten da, bertako bizilagunek hitz egiteko gaitasuna galdu dute eta telebistako enpresari baten mehatxupean bizi dira.
Casual day Juan Diegok protagonizatutako komedia beltz bat da. Max Lemcke da zuzendaria, eta lan giroa hobetzeko asmoz asteburua elkarrekin pasatzera behartuta dauden langile talde bati buruz hitz egiten du.
Las chicas de la lencería beste komedia bat da, eta Suitzako herri txiki batean bizi diren lau adineko emakumeren istorioa kontatzen du.
Asteburuan zinema aretoetan estreinatuko duten hirugarren komedia Algo pasa en Las Vegas da. Ashton Kutcherrek eta Cameron Diazek gau ero batean elkar ezagutu eta ezkontzen diren bi ezezagunen paperak interpretatzen dituzte bertan.
Ausente ere Hollywoodetik dator; Irakeko gerratik bueltan, etxerako itzuleraz hitz egiten duen filma. Kimberly Peirce da zuzendaria, eta protagonista, berriz, Ryan Pillip.
Azkenik, dokumental bat ere badago asteko estreinaldien artean, baina Bartzelonan eta Madrilen besterik ez dute estreinatuko. David Reznakek, Leganeseko (Madril) psikiatriko bateko bizitza erakusten digu La osa mayor menos dos filmean.
Euskadi Irratiko azken albistegia