2008/05/09
Guardia Zibilak 357 gailu pirotekniko ilegal atzeman ditu Gasteizeko arma-denda batetan. Ez du piroteknia saltzeko baimenik, Gobernuaren Ordezkaritzak jakinarazi duenez.
Operazioa iragan maiatzaren 2an burutu zen, Guardia Zibilak burutzen dituen ikuskapen administratiboen barruan, arma eta lehergailuen kontrolari dagokion konpetentzietan.
Zehazki, agenteek granada motako 117 gailu (bolbora eta pinturaz beteak) aurkitu zituzten eta bengala motako 240, ke horia zutenak.
Produktu hauek ez dituzte salmentarako beharrezkoak diren kontrol eta baimenak pasatu, eta hortaz, ez dute 'CE' markarik. Horregaitik, produktu guztiak konfiskatu zituzten, merkatutik ateratzeko.
Antzemandako irregulartasunak arau-hauste larria suposatzen du 1/92 Hiritarren Segurtasunaren Babeserako Lege Organikoaren arabera. 300 eta 30.000 euroko isunak suposatzen du.
Euskadi Irratiko azken albistegia