logo de eitb24
2008ko maiatzak 12 | 08:58:41
Albisteen eta informazioaren euskal kanala

Kultura

MECANO-REN 25 KANTA BILTZEN DITU

'Hoy no me puedo levantar' musikala abuztutik aurrera Bilbon

2008/05/09

Abuztuaren 14tik irailaren 7a arte, ikuskizunaren 31 emanaldi eskainiko dituzte. Sarrerak astelehenean jarriko dituzte salgai, 12 eta 55 euro artean.

Hoy no me puedo levantar musikala abuztuaren 14tik aurrera ikusi ahal izango da Bilboko Arriaga Antzokian. Irailaren 7a arte musikalaren 31 emanaldi eskainiko dituzte.

Mecano taldearen 25 kanta ditu ikuskizunak, "musikaren bitartez 80eko hamarkadan bidaia egiten da". Mecano hamarkada horretako talde arrakastatsuenetako bat izan zen, hamar milioi disko baino gehiago saldu zituzten. Hoy No Me Puedo Levantar taldearen eskainitako musikala da.

40 artistek parte hartuko dute ikuskizunean: 13k zuzenean abestuko dute eta pertsonaiei bizia emango diete, beste 20 dantzariak dira eta 7rek zuzenean ojoko dituzte abestiak.

Sarrerak maiatzaren 12an jarriko dituzte salgai eta 12 eta 55 euro artean erosi ahal izango dira.

Albiste hau promozionatu:


Bilatu

Euskadi Irratiko azken albistegia

Orain, aupatu.com webgunearen portadan, erabiltzaileek emandako botoei esker:
© eitb24 - 2008
Eskubide guztiak erreserbatuta