logo de eitb24
2008ko maiatzak 13 | 12:40:05
Albisteen eta informazioaren euskal kanala

Politika

KALE INDARKERIA

Arrasateko EAJko eledunaren autoa erretzen saiatu dira

2008/05/09

Eserlekuak erre dituzte eta ate bat belztuta geratu da. Beste alde batetik, ezezagunek pintura gorria eta horia bota dute Portugaleteko batzokiaren aurka.
Portugaleteko batzokia. Argazkia: EiTB

argazkia handitu

Portugaleteko batzokia. Argazkia: EiTB

Ezezagun talde bat Jose Luis Apraiz Arrasateko (Gipuzkoa) EAJko eledunaren autoa erretzen saiatu da gaur goizaldean, kalte material txikiak eraginda, Udaleko eta iturriek eta jeltzaleenak adierazi dutenez.

Iturrion arabera, 01:15ak aldera lagun talde batek gidariaren leihatila apurtu eta likido sukoia bota du ibilgailuaren barnealdera, eserlekuak erreta eta ate bat belztuta utzita.

Herrizaingo Sailak zehaztu duenez, kalteak urriak izan dira, sua ez delako autoan barrena hedatu.

Beste alde batetik, hainbat pertsonek pintura gorria eta horia bota dute gaur gauean Portugaleteko (Bizkaia) batzokiaren aurka.

Albiste hau promozionatu:


Bilatu

Euskadi Irratiko azken albistegia

Orain, aupatu.com webgunearen portadan, erabiltzaileek emandako botoei esker:
© eitb24 - 2008
Eskubide guztiak erreserbatuta