logo de eitb24
2008ko maiatzak 12 | 09:09:03
Albisteen eta informazioaren euskal kanala

Txirrindularitza

WCT ZIRKUITOA (TAHITI)

Txapelketarik ez Teahupoon

2008/05/09

Atzeratzea erabaki dute antolatzaileak. Aranbururentzat albiste ona da, denbora gehiago izango baitu mindutako orkatila osatzeko.
Aritz Aranburu.

argazkia handitu

Aritz Aranburu.

Erlazionatutako albisteak

Itxarote epea hasi da WCT zirkuitoko hirugarren txapelketan, Billabong Pro Teahupoon. Lehen egunean txapelketarik ez, atzeratzea erabaki dute. Hurrengo deia ostiralean izango dute, Euskal Herrian arratsaldeko 19:30ak direnean, hamabi ordu gutxiago Tahitin.

Ez da berri txarra Aritz Aranbururentzat, orkatila osatzen jarraitzeko modua izango baitu. Lehen kanporaketako seigarren txandan sartuko da uretara, Joel Parkinson eta Damien Hobgood, iaz Teahupooko txapelketa irabazi zuena eta zarauztarrak bezalaxe arazo fisikoak dituena, izango ditu aurkari.

Albiste hau promozionatu:


Bilatu

Euskadi Irratiko azken albistegia

Orain, aupatu.com webgunearen portadan, erabiltzaileek emandako botoei esker:
© eitb24 - 2008
Eskubide guztiak erreserbatuta