logo de eitb24
2008ko maiatzak 13 | 12:48:00
Albisteen eta informazioaren euskal kanala

Gizartea

URA IZANGO DA GAI NAGUSIA

Euskadik aterkiz beteko du Zaragozako Nazioarteko Erakusketa

2008/05/09

Vilau, Waskman eta Zorrozua enpresak arduratuko dira Euskal Autonomia Erkidegoaren pabilioiaren diseinuaz eta edukiaz.
Euria Euskadiren erakusgarrietako bat da eta horixe islatuko dute Zaragozako Nazioarteko Erakusketan.

argazkia handitu

Euria Euskadiren erakusgarrietako bat da eta horixe islatuko dute Zaragozako Nazioarteko Erakusketan.

Euria Euskadiren erakusgarrietako bat da eta horixe islatuko dute Zaragozako Nazioarteko Erakusketan, 'Ura, energia berriztagarriak eta garapen jasangarri, klima-aldaketaren kontrako borrokan' lelopean. Euskadiren pabilioiak 300 metro karratu izango ditu eta "zirimiria" irudikatuz, metakrilatozko 10.000 barra eskegiko dituzte sabaitik.

Zaragozako Nazioarteko Erakusketa ekainaren 13an inauguratuko dute eta hiru enpresa Euskadiren guneari azken zertzeladak ematen ari dira, tokiak itxura ikusgarria izan dezan.

Waskman enpresa pabilioiaren diseinuaz eta aplikazio interaktiboak jartzeaz arduratu da. Komunikazio formatu berrietan aditua da aipatu enpresa, bai publizitateari dagokionez bai marketinean.

INI-GraphicsNet nazioarteko taldeko kide den Vilau Estatuko enpresa, berriz, teknologia eraberritzaileaz baliatuta, pabilioiaren edukiaz arduratu da.

Bestalde, Zorrozua y Asociados diseinu aholkularitza enpresaren eginkizuna edukia eta diseinuaren uztartzea ahalbidetzea izan da, baita pabilioia burutzea ere.

Albiste hau promozionatu:


Bilatu

Euskadi Irratiko azken albistegia

Orain, aupatu.com webgunearen portadan, erabiltzaileek emandako botoei esker:
© eitb24 - 2008
Eskubide guztiak erreserbatuta