2008/05/09
Azpeitiko (Gipuzkoa) Udaleko osoko bilkurak errefusatu egin zuen atzo EAJren eta PSEren "mozio etikoa", EAk, Aralarrek eta EAE-ANVk, gobernuan dauden hiru alderdiek, aurka bozkatu baitzuten.
Horren ordez, osoko bilkurak gobernuko alderdien mozioa onartu du. Testu horretan, "herritarren zilegitasuna" dutela aldarrikatu eta "sufrimendu guztiak kontuan hartuta" lanean jarraituko dutela nabarmendu zuten.
Saioa 20:00etan hasi zen, eta aretoa lepo zegoen. Ezker abertzalearen jarraitzaile asko bertaratu zen, eta "Zuekin ez dago etorkizunik", "EAJ espainiarra", "Ino askatu" eta "Ez gaituzue geldiaraziko" bezalako aldarriak oihukatu zituzten.
Azpeitia "mozio etikoa" errefusatu duen seigarren herria izan da. Izan ere, aurretik, Arrasaten, Hernanin, Bergaran, Eskoriatzan eta Billabonan ere bota zuten atzera. Legazpin, Soraluzen, Ibarrangelun eta Villavan, aldiz, onartu egin zuten.
Euskadi Irratiko azken albistegia