logo de eitb24
2008ko uztailak 07 | 03:02:40
Albisteen eta informazioaren euskal kanala

Txirrindularitza

DUNKERQUEKO 4 EGUNAK (3. ETAPA)

Hirugarren etapa De Haesek irabazi du, Augek lider jarraitzen du

2008/05/09

Talde handiak lan eskerga egin behar izan zuen eguneko ihesaldia harrapatzeko. Esprintean belgikarrak Hushovd eta Ciolek gainditu zituen.

Kenny De Haes belgikarrak, Vlaanderen taldekoak, Dunkerqueko Lau Egunetako hirugarren etapa irabazi zuen. 23 urteko txirrindularia lehenengoa izan zen Cateau Cambresisen eta Saint Quentinen arteko 193 kilometroak egiten.

De Haesek Credit Agricoleko Thor Hushovd eta High Roadeko Gerald Ciolek aurreratu zituen. Tropelak lan eskerga egin behar izan zuen esprinta prestatzeko eta eguneko ihesaldia harrapatzeko.

Laugarren etapa Wasquehalen eta Calaisen artean korrituko da.

Etapako sailkapena:

1. Kenny De Haes (BEL) Vlaanderen 4h.38.34
2. Thor Hushovd (NOR) Credit Agricole d.b.
3. Gerald Ciolek (ALE) High Road d.b.
4. Jean Patrick Nazon (FRA) Ag2r d.b.
5. Borut Bozic (SLO) Collstrop d.b.
6. José J. Rojas (ESP) Caisse D'Epargne d.b.
7. Koen De Kort (HOL) Astana d.b.
8. Sebastian Siedler (ALE) Skil d.b.
9. Gianni Meersman (BEL) Francaise d.b.
10. Jurgen Roeslendts (BEL) Silence d.b.

Sailkapen orokorra:

1. Stephane Augé (FRA) Cofidis 13h.49.45
2. Clement L'Hotellerie (FRA) Skil 19-ra
3. Kenny De Haes (BEL) Vlaanderen 2.44-ra
4. Ronny Martias (FRA) Bouygues 2.45-ra
5. Florian Vachon (FRA) Roubaix 2.47-ra
6. Thor Hushovd (NOR) Credit Agricole 2.48-ra
7. Jean Patrick Nazon (FRA) Ag2r 2.50-ra
8. Gerald Ciolek (ALE) High Road d.b.
9. Sebastian Siedler (ALE) Skil d.b.
10. Anthony Roux (FRA) Francaise d.b..

Albiste hau promozionatu:


Albisteak bilatu

Euskadi Irratiko azken albistegia

Orain, aupatu.com webgunearen portadan, erabiltzaileek emandako botoei esker:
© eitb24 - 2008
Eskubide guztiak erreserbatuta