logo de eitb24
2008ko maiatzak 13 | 13:57:22
Albisteen eta informazioaren euskal kanala

Politika

AGIRIA

ETAk bere gain hartu ditu martxoko eta apirileko lau atentatu

2008/05/09

Gara egunkariari bidalitako agirian, "independentziaren aldeko borroka itzaltzeko" ezker abertzalea "suntsitu" nahi izatea leporatu die talde armatuak PSOEri eta EAJri.
ETAK <em>Gara</em> egunkariari bidali dio agiria. Argazkia: EiTB

argazkia handitu

ETAK Gara egunkariari bidali dio agiria. Argazkia: EiTB

ETAk ezker abertzalea "suntsitu" nahi izatea leporatu die bai PSOEri bai EAJri eta azken lau atentatuak bere gain hartu ditu, Gara egunkariari bidalitako agirian.

Talde armatuaren esanetan, PSOEren eta EAJren "azken mugimenduek, akordio autonomiko berri bat egiteko ahalegina uzten dute agerian".

Horren harira, Jose Luis Rodriguez Zapatero Espainiako Gobernuko presidenteari eta EAJri ezker abertzalea "suntsitu" nahi izatea egotzi die, haren ustez, "independentziaren aldeko borroka itzaltzeko eta Euskal Herrian ziklo autonomiko berri bat ezartzeko" asmoa dute.

Talde armatuak PSE-EEren Elgoibarreko eta Abusuko (Bilbao) egoitzen kontrako eta Azpeitia eta Lapoblacioneko errepikagailuen kontrako atentatuak hartu ditu bere gain.

Albiste hau promozionatu:


Bilatu

Euskadi Irratiko azken albistegia

Orain, aupatu.com webgunearen portadan, erabiltzaileek emandako botoei esker:
© eitb24 - 2008
Eskubide guztiak erreserbatuta