logo de eitb24
2008ko maiatzak 12 | 08:56:11
Albisteen eta informazioaren euskal kanala

Kultura

ANIMAZIO ZINEMA

'La crisis carnivora', Flashen egindako lehen animazio film espainiarra

2008/05/08

Angulo, Sobera, Coronado, San Francisco edo Carbonell lan horrretan parte hartu duten artisten artean daude. Pedro Rivero bilbotarraren komedia da honakoa.

La crisis carnívora zinema aretoetan estreinatuko den Flash formatuko lehen pelikula espainiarra da. Pedro Rivero bilbotarrak zuzendutako lehen lan hau helduentzako komedia bat da, eta gizartearen bizikidetza arauak zalantzan jartzen ditu animalien ipuin baten bidez. Besteak beste Enrique San Franciscok, Alex Angulok eta Pedro Reyesek jarri dizkie ahotsak Abrakam estudio bilbotarrak ekoitzitako film honen pertsonaiei; Eusko Jaurlaritzaren diru-laguntza ere jaso zuen pelikulak.

Maribi Bilbaok, Jose Coronadok, Carlos Soberak eta Pablo Carbonellek ere jarri diote ahotsa ohiko animazio filma izatekoa zen lan honi. Baina azkenean, finantziazio arazoak izan zituztela eta, animazio-teknika ekonomikoagoak erabiltzea erabaki zuten.

Flash formatua Interneten eta bideojokoak egiteko erabiltzen da normalean, eta marrazki gutxiago egin behar dira pertsonaien mugimendua lortzeko. Hori dela eta, urtebeteko lana izan dute filmeko irudiak sortzen, gainontzeko 3Dko animazioko filmetan lau urte behar izaten dituzten bitartean. Gainera, La crisis carnívorako ahotsak sartzerako orduan, amerikarrek erabiltzen duten formatua erabili dute, hau da, lehenik aktoreen ahotsa grabatu zuten, eta irudiak horren arabera sortu.

Pedro Riverok Egoitz Morenorekin batera egin du gidoia, eta bere ustez La crisis carnívora "demokraziari eta gutxitan betetzen diren itunei buruzko metafora da". Pelikula maiatzaren 16an iritsiko da zinema aretoetara.

Albiste hau promozionatu:


Bilatu

Euskadi Irratiko azken albistegia

Orain, aupatu.com webgunearen portadan, erabiltzaileek emandako botoei esker:
© eitb24 - 2008
Eskubide guztiak erreserbatuta