logo de eitb24
2008ko maiatzak 12 | 10:16:26
Albisteen eta informazioaren euskal kanala

Kultura

ONGINTZAZKO KONTZERTUA

Nelson Mandelaren 90. urtebetetzea ospatzeko kontzertu handia egingo da

2008/05/08

Ekainaren 27an izango da, eta bertan bildutakoa HIESAren aurkako borrokara zuzenduko da.

Hegoafrikako lehendakaria eta Nobel sariduna izandakoaren 90. urteurrena ospatzeko egingo den festa azken urteetako musika gertaera handienetakoa izatea espero da. Bertan, mundu osoko artistek hartuko dute parte, baita Amaral talde espainiarrak ere. Hitzordua datorren ekainaren 27an izango da Londreseko Hyde Park ezagunean, eta han bildutakoa HIESAren kontrako borrokan erabiliko da.

Bikote zaragozarraz gain, topaketa horretan esku hartuko duten beste zenbait talde honako hauek izango dira: Simple Minds, Queen (Paul Rodgers kantari gisa dutela), Annie Lennox, Sugababes, Andrea eta Sharon Corr, Jamelia eta Zucchero. Emanaldia eskain dezaketen beste banda batzuk U2, Spice Girls edota Paul McCartney izan daitezke. Dena den, interesdunek ez diote ezer, bertaratuko direnei ustekabea eman asmoz.

Amaral eta Zucchero 46664 izeneko erakundearen nazioarteko enbaxadoreak dira. Erakunde hori Mandelak berak bultzatutakoa da HIESaren kontra jarduteko. Haren izenak apartheidaren aurka borrokatzeagatik 1964 eta 1990 urteen artean Robben Islandeko kartzelan egon zenean Mandelak zuen preso zenbakiari erreferentzia egiten dio.

Mandelari dagokionez, azken urteetan erretiroa hartuta egon bada ere, kontzertuan izango da, haren izenean lanean diharduten erakundeei beren jarduerarekin jarraitu ahal izateko dirua lortzen lagundu egin nahi dielako.

Nobel saridunaz gain, bertan izango dira, besteak beste, Gordon Brown lehen ministro britainiarra, Bill Clinton AEBetako presidente ohia, Will Smith, Robert de Niro eta Forest Whitaker aktore estatubatuarrak, Oprah Winfrey aurkezle ezaguna eta Lewis Hamilton 1 Formulako gidari britainiarra.

Albiste hau promozionatu:


Bilatu

Euskadi Irratiko azken albistegia

Orain, aupatu.com webgunearen portadan, erabiltzaileek emandako botoei esker:
© eitb24 - 2008
Eskubide guztiak erreserbatuta