logo de eitb24
2008ko uztailak 24 | 04:45:15
Albisteen eta informazioaren euskal kanala

Kultura

BIRAREN AMAIERA

Mareak larunbatean Iruñean amaituko du "Piojoso Tour"

2008/05/08

Taldeak 73 kontzertuko bira luzeari amaiera emango dio hiriburu nafarrean. "El Drogas" Barrikadako abeslari ezaguna Iruñeko kontzertuan parte hartzeko gonbidatu dituzten artisten artean ikusgai eta entzungai izango da.

Marea talde nafarrak asteburu honetan amaituko du "Piojoso Tour" bira luzea. "Bizitza osoan amestu duten" bira izan omen da. 73 kontzertu eman dituzte Euskal Herrian, Espainian, Argentinan, Txilen eta Uruguayn.

Kutxi Romerok, taldeko abeslariak, iragarri duenez, bira honetako irudiak bilduko dituen zuzeneko DVD bat aterako dute urte bukaerarako.

Birako azken kontzertua Iruñeko Anaitasuna pabilioian izango da larunbatean eta gau berezia izango dela iragarri dute. Gonbidatu ugari izango omen dira bertan, tartean, Barricadako Drogas.

Bira amaitzean, berriz ere lasaitasunera itzuli, elkartu eta kantu berriak egiteko gogoz omen daude Mareakoak. Hauxe adierazi du Kutxik: "Kantuak ateratzen bazaizkigu disko berria izango dugu eta disko berria badugu, bira berria egingo dugu".

Albiste hau promozionatu:


Albisteak bilatu

Euskadi Irratiko azken albistegia

Orain, aupatu.com webgunearen portadan, erabiltzaileek emandako botoei esker:
© eitb24 - 2008
Eskubide guztiak erreserbatuta