logo de eitb24
2008ko urriak 07 | 13:42:23
Albisteen eta informazioaren euskal kanala

Ekonomia

ZAILTASUNAK

Urazca eraikuntza enpresak ordainketen etenaldia aurkeztu du

2008/05/08

Euskadin, Kantabrian, Asturiasen, Galizian, Andaluzian, Katalunian eta Madrilen lan egiten du eta 900 langile ditu.
Urazca enpresaren egoitza. Argazkia: EiTB

argazkia handitu

Urazca enpresaren egoitza. Argazkia: EiTB

Urazca euskal eraikuntza enpresak ordainketen etenaldia aurkeztu du Bilboko Merkataritza gaietako 2 zenbakiko epaitegian, iturri juridikoek informatu dutenez.

Urazca Taldeak eraikuntzan eta birgaitzean, lan zibiletan, garbiketa zerbitzuetan, mantentze lanetan eta ingurugiroan, aparkalekuetan, tunelen eraikuntzan eta osasun zerbitzuetan ditu jarduerak.

Enpresa horrek Euskadin, Kantabrian, Asturiasen, Galizian, Andaluzian, Katalunian eta Madrilen lan egiten du eta 900 langile dauzka.

Javier Uria Athletic Clubeko presidente ohiak sortu zuen. Dagoeneko hilda dago Uria.

Gaur egun Maria Minguito Uriaren alarguna da presidentea, eta kontseilari delegatua Ignacio Ugartetxe Athleticen presidente ere izandakoa da.

Albiste hau promozionatu:


Albisteak bilatu

Euskadi Irratiko azken albistegia

Orain, aupatu.com webgunearen portadan, erabiltzaileek emandako botoei esker:
© eitb24 - 2008
Eskubide guztiak erreserbatuta