logo de eitb24
2008ko uztailak 06 | 16:23:13
Albisteen eta informazioaren euskal kanala

Kultura

ESTATUBATUAR MUSIKA

Juliette & The Licksen rocka, gaur Barakaldon

2008/05/08

Juliette Lewis buru duen taldeak Four on the floor bigarren diskoa aurkeztuko du RockStar Live aretoan.

Juliette Lewis aktore estatubatuarra Barakaldon izango da gaur gauean, RockStar Live aretoan kontzertua emango baitu Juliette & The Licks bere taldearekin batera.

Juliette Lewis kantariak, Todd Morse gitarristak, Ed Davies bateriak eta Jason Womack baxu-jotzaileak osatutako Los Angeleseko taldea honek Four on the floor bigarren diskoa aurkeztuko du Barakaldon.

2003an sortutako banda honek EP bat kaleratu zuen 2004an, …Like a Bolt of Lighting izenburupean, eta bere lehen diskoa You're speaking my language (2005) izan zen. "Got Love to Kill", "You're speaking my language" eta "Hot Kiss" dira Lewis buru duen taldearen abesti ezagunenetako batzuk.

Barakaldon jo ondoren, Kataluniara joango da Juliette & The Licks, ostiralean (hilak 9) Gironan eta igandean (hilak 11) Lleidan emanaldiak eskaintzeko.

Bizkaiko kontzerturako (22:00etan) sarrerak 22 euro balio du aurretik erosiz gero eta 27 euro leihatilan bertan eskuratuta. BBKn TicTackTicketen eta Cream 01 Megaparken daude salgai sarrerok. AEBetako taldeaz gain, Ya te Digo ere igoko da eszenatoki gainera.

Albiste hau promozionatu:


Albisteak bilatu

Euskadi Irratiko azken albistegia

Orain, aupatu.com webgunearen portadan, erabiltzaileek emandako botoei esker:
© eitb24 - 2008
Eskubide guztiak erreserbatuta