logo de eitb24
2008ko maiatzak 12 | 10:20:46
Albisteen eta informazioaren euskal kanala

Gizartea

LEGEBILTZARRA

PPk eta PSEk Klima Aldaketaren aurkako Euskal Plana babestu dute

2008/05/08

Esther Larrañagak proiektuaren nondik norakoak azaldu ditu. 119 neurri daude planaren barnean, eta 119 milioi euroko aurrekontua du. EHAKk Eusko Jaurlaritzari itzuli behar zaiola esan du.

Eusko Jaurlaritzak egindako 2008-2012 Klima Aldaketaren aurkako Euskal Planak PPren eta PSEren babesa jaso du. EHAK, ordea, aurka agertu da eta Eusko Jaurlaritzari itzuli behar zaiola esan du.

Esther Larrañaga Ingurumen sailburuak plan horren nondik norakoak aurkeztu ditu gaur Legebiltzarrean. 119 neurri daude planaren barnean, eta 119 milioi euroko aurrekontua du

Gogorarazi duenez, Euskadiko CO2 emisioek %22 egin dute gora, eta 2012rako ezarritako helburua gorakada hori %14era jaistea da.

Talde guztiek, EHAK izan ezik, plana babestu dute, baina euren proposamenak aurkeztu dituzte, proiektua hobetzeko.

Oposiziotik, Julian Martinez EHAKko parlamentariak plana Eusko Jaurlaritzari itzuli diezaiotela eskatu du, "berotegi-efektua duten gas isurtzeekin bukatzea ez duelako helburu gisa eta Exekutiboaren politika klima aldaketaren aurka zuzena ez dela suposatzen duelako", esan duenez.

Natalia Rojo sozialistak azpimarratu duenez, plana "positiboa eta asmo handikoa" da, eta Leopoldo Barreda PPko parlamentariaren arabera, "autonomia erkidegoetan inoiz aurkeztutako programa landuena".

Albiste hau promozionatu:


Bilatu

Euskadi Irratiko azken albistegia

Orain, aupatu.com webgunearen portadan, erabiltzaileek emandako botoei esker:
© eitb24 - 2008
Eskubide guztiak erreserbatuta