logo de eitb24
2008ko uztailak 24 | 04:40:53
Albisteen eta informazioaren euskal kanala

Txirrindularitza

ITALIAKO GIROA

13 izango dira euskal txirrindulariak aurtengo Giroan

2008/05/08

Patxi Vila beratarra, Giroa prestatzen ibili den arren, ez da egongo gaur Palermoko irteeran.
Koldo Fernandez de Larrea esprintetan bilatuko du etapa garaipena. Argazkia: EFE

argazkia handitu

Koldo Fernandez de Larrea esprintetan bilatuko du etapa garaipena. Argazkia: EFE

Euskaltel-Euskadi bederatzi txirrindularirekin abiatuko da Palermoko irteeratik. Odriozola eta Carbayeda izango dira talde-zuzendariak eta txirrindulari hautatuak hauexek: Iñigo Landaluze, Aitor Galdos, Markel Irizar, Dioni Galparsoro, Ivan Velasco, Alan Perez, Josu Agirre eta Lander Aperribay.

Juanma Garate, Iker Camaño, Igor Astarloa eta Bingen Fernandez izango dira beste lauak. Patxi Vilak ez du Giroa korrituko, orain gutxi testosterona maila altuegiarekin harrapatu omen baitzuten. Iban Mayo ere, iazko saioko Alpeetako etapa baten irabazlea, ez da Palermon izango.

Albiste hau promozionatu:


Albisteak bilatu

Euskadi Irratiko azken albistegia

Orain, aupatu.com webgunearen portadan, erabiltzaileek emandako botoei esker:
© eitb24 - 2008
Eskubide guztiak erreserbatuta