logo de eitb24
2008ko maiatzak 12 | 10:23:53
Albisteen eta informazioaren euskal kanala

Gizartea

SABOTAJEAREN OSTEAN

Euskotrenek Donostia eta Bilbo arteko zerbitzua berrezarri du

2008/05/08

Bi hiriburuen arteko tren zerbitzua eten behar izan dute goizaldean, bi sabotaje direla eta. Modu berean, Eibarren tren bat katigatuta gelditu da, eta arazo hau konpondu dute ere.
Katenaria konpontzeko lanak. Argazkia: EiTB

argazkia handitu

Katenaria konpontzeko lanak. Argazkia: EiTB

Euskotrenek Bilbo eta Donostia arteko tren zerbitzua berrezarri du 14:00etan, sistema elektrikoan, katenarian hain zuzen ere, izandako arazoak konpondu ostean. Horiek Usansolon eta Atxuriko geltokitik hurbil izan diren sabotajeen ondorioz gertatu dira.

Modu berean, Eibarren tren bat katigatuta gelditu da, eta arazo hau ere konpondu dute. Bi lanak Euskal Trenbide Sarea (ETS) enpresaren teknikariek burutu dituzte.

Normalean zerbitzu hau erabiltzen duten pertsonen beharrak asetzeko, Euskotrenek Bilbo eta Donostia arteko tarte ia guztian autobus zerbitzu berezia eskaini du.

Albiste hau promozionatu:


Bilatu

Euskadi Irratiko azken albistegia

Orain, aupatu.com webgunearen portadan, erabiltzaileek emandako botoei esker:
© eitb24 - 2008
Eskubide guztiak erreserbatuta