logo de eitb24
2008ko maiatzak 17 | 23:24:49
Albisteen eta informazioaren euskal kanala

Alaves

ALAVES

Salmeronek Mateo, Coromina eta Edu Alonso berreskuratu ditu

2008/05/08

Gasteiztarrek Albacete izango dute aurkari igandean mailari eusteko xedearekin.
Mendizorrotza.

argazkia handitu

Mendizorrotza.

Erlazionatutako albisteak

Alavesek eta Albacetek kanporaketa kutsua duen partida jokatuko dute asteburu honetan, garaipenak balio bikoitza baitu. Joaneko neurketan gasteiztarrek lortutako garaipen argiak (0-3), behartu egiten ditu Mantxakoak.

Norgehiagoka honetarako Salmeronek Jose Manuel Mateo, David Coromina eta Edu Alonso berreskuratuko ditu, entrenamenduetara bueltatu baitira hirurak erabat osatuta. Gaspar Galvez ere, Salmeronen aginduetara egongo da partida bateko zigorra bete ondoren.

Aganzok, osteguneko entrenamenduaren ostean, salbazioan sinisten duela berretsi zuen: "Mailari eustea lortuko duguna ziur naiz. Ez dut Alaves Bigarren B Mailara eraman zuten jokalarietako bat izatea".

Albiste hau promozionatu:


Bilatu

Euskadi Irratiko azken albistegia

Orain, aupatu.com webgunearen portadan, erabiltzaileek emandako botoei esker:
© eitb24 - 2008
Eskubide guztiak erreserbatuta