logo de eitb24
2008ko uztailak 04 | 22:49:35
Albisteen eta informazioaren euskal kanala

Ekonomia

ZUHURTASUNA

Europako Banku Zentralak interes tasak %4an mantendu ditu

2008/05/08

Erakundeak diruaren salneurria mantentzea erabaki du, finantza merkatuen eboluzioaren esperoan. KPIa bere helburu ofizialetik 1,3 puntura dago.

Europako Banku Zentralaren (EBZ) Gobernu Kontseiluak zuhur izatea erabaki du eta interes tipoak %4an mantenduko ditu, AEBtako Erreserba Federalak azken hilabeteetan burututako murrizketa garrantzitsuak diren arren, eta euro guneko inflazio maila altuak kontutan izanda.

AEBtako 'subprime' delakoek sortutako kreditu merkatuaren krisialdiak erakundeak diruaren salneurria mantentzea egin du, finantza merkatuen eboluzioaren zain, eta inflazioaren gorakada eta euroguneko hazkunde tasaren aurreikuspenek okerrera egin duten arren.

Apirileko KPIa %3,3an kokatu zen, martxoa baino hiru hamarren gutxiago, baina maila hau oso altu dago EBZrentzat, eta bere helburu ofiziala den %2a baino 1,3 puntu gorago dago. Erakundearen azken adierazpenek Trichetek hainbatetan helarazitako mezua berresten dute: EBZren helburua inflazioaren kontrola da. Hortaz, Europa mailako politika ekonomikoa helburu honetara dago bideratua, eta tipoen murrizketak baztertu dituzte.

Albiste hau promozionatu:


Albisteak bilatu

Euskadi Irratiko azken albistegia

Orain, aupatu.com webgunearen portadan, erabiltzaileek emandako botoei esker:
© eitb24 - 2008
Eskubide guztiak erreserbatuta