logo de eitb24
2008ko maiatzak 12 | 08:56:28
Albisteen eta informazioaren euskal kanala

Politika

ELKARRIZKETA ETB-N

Urkullu: "Ibarretxek Loiolako negoziazioen edukia eramango du bilerara"

2008/05/08

EAJko presidenteak adierazi du Espainiarekin "aldebiko" harremana izan nahi dutela. Jarraitu Radio Euskadin eta ETB Sat-en 22:00etik aurrera Radio Euskadiko "Ganbara" programak lehendakariari egingo dion elkarrizketa.

Iñigo Urkullu EAJko presidenteak azaldu duenez, Juan Jose Ibarretxe lehendakariak Loiolako negoziazioen edukia mahaigaineratuko du hilaren 20an Jose Luis Rodriguez Zapatero Espainiako Gobernuko presidentearekin izango duen bileran.

Loiolako elkarrizketak ETAren su-etena indarrean zegoen bitartean egin zituzten EAJk, PSEk eta Batasunak, gatazka politikoa konpontzen saiatzeko.

ETBk egindako elkarrizketa batean, EAJk Espainiarekin "aldebiko" harremana lortzea duela helburu adierazi du Urkulluk. "Ez gaude prest inoren menpe egoteko, Euskadiko herriak bere eskubide historikoak dituelako", nabarmendu du.

EBBko presidentearen aburuz posible da akordio politikoa lortzea, ETAk indarkeriarekin jarraitzen badu ere, gatazka politikoa "erakunde terrorista jaio baino lehenago" ere existitzen zelako. Gainera, alderdiek, politika eginez herritarren arazoak konpondu behar dituztela iritzi dio.

Albiste hau promozionatu:


Bilatu

Euskadi Irratiko azken albistegia

Orain, aupatu.com webgunearen portadan, erabiltzaileek emandako botoei esker:
© eitb24 - 2008
Eskubide guztiak erreserbatuta