logo de eitb24
2008ko maiatzak 12 | 10:18:37
Albisteen eta informazioaren euskal kanala

Politika

SABOTAJEAK

Donostia eta Bilbo arteko trenbidean zenbait sabotaje egin dituzte

2008/05/08

Bi hiriburuak lotzen dituen tren zerbitzuak bi sabotaje pairatu ditu: lehenengoa Usansolo eta Lemoa bitartean eta bigarrena Atxuriko geltokitik hurbil. Eibar eta Donostia arteko zerbitzua ere bertan behera gelditu da.

Euskotrenek Donostia eta Bilbo arteko autobus aldi baterako zerbitzu jarri du martxan, gaur goizean bi sabotaje izan baitira bi hiriburuak batzen dituen tren zerbitzuko elektrizitate sisteman, katenarian hain zuzen ere.

Euskotrenek agiri batean azaldu duenez, sabotajeak Usansolo eta Lemoa artean eta Bilboko Atxuri geltokitik hurbil gertatu dira. Horrela, Eibar eta Bilbo eta Eibar eta Donostiako Amara bitarteko zerbitzua eten dute, tren bat katigatuta gelditu baita Gipuzkoako herrian.

Euskotrenek jakinarazi duenez, Euskal Trenbide Sareako (ETS) teknikariak azpiegitura konpontzen ari dira. Gainera, Eusko Jaurlaritzaren Garraio sailaren gaitzespena bere egin du, horrelako ekintzek "milaka pertsonek garraio publikoa beraien eguneroko desplazamenduetan erabili dezaten" ekiditen dutelarik.

Zentzu berean, Exekutiboaren konpromisoa berretsi du, "guztiontzako garraio sistema publiko baten alde" lan egiteko, eta bertan EuskoTren aldiriko sarea "ezinbesteko elementua" da, beraien hitzetan.

Albiste hau promozionatu:


Bilatu

Euskadi Irratiko azken albistegia

Orain, aupatu.com webgunearen portadan, erabiltzaileek emandako botoei esker:
© eitb24 - 2008
Eskubide guztiak erreserbatuta