2008/05/08
Robert Zoellick, Munduko Bankuko presidenteak Mexicon egin dituen adierazpen batzuetan, elikagaien krisi mundialak 2015era arte iraungo duela berretsi du.
Prentsaurrekoan esan duenez, “2009 eta 2010. urte bitartean prezioak jaitsi egingo dira”, baina hala ere, orokorrean, “2015. urtera arte salneurriek goi-goian jarraituko dute”.
Zoellicken ustez, “berebiziko garrantzia“ du herrialdeek euren elikagaigintzako ekoizpen politikak aldatzea “herrialdeek oinarrizko garauak bermatuta” izan ditzaten.
Gainera, zelulosan jatorria duten materialekin bioerregai berriak ikertzeko eskatu die nazio guztiei. “Elikagaien eskaintzetan gorakada bat izatea espero dugu, eta modu honetara, prezioen gorakada eten egingo da 2009 eta 2010. urte bitartean.
Nazioarteko erakundeko funtzionarioak adierazi du oraindik orain garauen eta nekazaritzako produktuen erabileraren inguruko eztabaidak bere horretan dirauela (artoa Amerikako Estatu Batuetan eta azukrea Brasilen, besteak beste).
Zoellickek azaldu du nazioarteko merkatuek garauaren nazioarteko prezioen igoerak dakartzan arriskuak aztertu dituztela, eta Gobernuek neurriak hartu dituztela nekazaritza eta abeltzaintzako ekoizpena bultzatzeko, batez ere, atzeratuta dauden guneetan.
Zoellickek azpimarratu du berak zuzentzen duen erakundeak bazkide diren herrialde guztiak deitu dituela 750 milioi dolarreko larrialdietarako-fondo bat sortu eta modu horretan, elikagai eskasia duten herrialdeak lagundu ahal izateko.
Euskadi Irratiko azken albistegia