logo de eitb24
2008ko uztailak 24 | 04:48:59
Albisteen eta informazioaren euskal kanala

Ekonomia

SOZIETATEEN GAINEKO ZERGA

EAEko fiskalitatea zalantzan jartzeko arrazoirik ez dagoela dio Luxenburgok

2008/05/08

Luxenburgoko Auzitegiko abokatu nagusiaren ebazpena da ondokoa. Erabakia ez da behin betikoa, baina abokatuaren erabakiak auzitegiaren erabakien aurrerapena izan ohi dira.
Europar Batasuneko Justizia Auzitegiko sarrera. Argazkia: EiTB

argazkia handitu

Europar Batasuneko Justizia Auzitegiko sarrera. Argazkia: EiTB

Europar Batasuneko Justizia Auzitegiko abokatu nagusi Juliane Kokottek ebatzi du Euskal Autonomia Erkidegoak bere fiskalitate propioa ezartzeko eskumena daukala, zergen alorrean nahikoa autonomia baduela iritzita.

Abokatu nagusiaren ebazpena – ez da auzitegiarentzako loteslea, hala ere, gehienetan epaileek bere iritzia jarraitu ohi dute – EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak 2006ko irailean planteatutako epaiketa aurreko arazoari buruzkoa da. Europar Batasuneko legeen arabera EAEko fiskalitatea Espainiako Estatukoarenaren desberdina izan daitekeen argitzeko eskatu zion orduan EAEko Auzitegiak Europakoari.

Horretarako, Azores irletako fiskalitateari buruzko epaiak ezarritako aurrekaria hartu zuen oinarri, izan ere, aukera hori zabaldu eta Estatua ez diren erakundeek euren fiskalitate propioa ezartzeko ze baldintza bete behar duten ezarri zuen.

Abokatuaren argudioak

Abokatu nagusiaren arabera, Europar Batasuneko legediaren arabera, bere zerga-subiranotasunaren menpe dauden enpresa guztietan, desberdintasunik gabe, aplikatzen diren eta Estatuko gainerako tokietan baino mesedegarriagoak diren Estatu baten menpeko erakunde baten zerga-neurriek ez diete enpresa zehatz batzuei mesede egiten Estatuaren menpeko entitateak zerga-alorrean eskumen legislatiboak gauzatzeko autonomia nahikoa baldin badu.

Beharrezko lau baldintzak betetzen ditu EAEk

Autonomia honek lau baldintza bete behar ditu eta, abokatu nagusiaren interpretazioaren arabera, Euskal Autonomia Erkidegoak laurak betetzen ditu.

Lehenengo baldintza Estatuaren menpeko entitate horrek autonomia instituzionala izatea da. Aspektu horri dagokionez, Kokotten esanetan, eskaera egin dion auzitegiak eta Justizia Auzitegiaren aurrean obserbazioak aurkeztu dituztenek – besteak beste, Errioxak eta Gaztela Leonek – ez dute EAEren eta bere erakundeen autonomia instituzionalari buruzko zalantzarik.

Bete beharreko bigarren baldintza lurraldeko zerga-arauak hartzeko prozeduran Estatu zentralak modu erabakigarrian esku hartzeko aukerarik ez izatea da. Gai horri dagokionez, abokatu nagusiaren ustez, Konstituzioaren, Autonomia Estatutuaren eta Kontzertu Ekonomikoaren xedapenek ez diote Espainiako Gobernuak azken erabakia hartzeko eskumena duela.

Hirugarrenik, Estatuaren menpeko entitateak abagune handia izan behar du politika ekonomikoko helburu propioak jarraitzea ahalbidetuko dioten zerga-xedapenak konfiguratzeko. Abokatu nagusiaren arabera, EAEko Justizia Auzitegi Nagusiari dagokio EAEk baldintza hori betetzen duen ala ez ebaztea.

Azkenik, Estatuaren menpe dagoen erakundeak bere gain hartu behar ditu ondorio ekonomikoak, Estatuaren legedia baino onuragarriagoak diren neurriak erabiltzean diru gutxiago biltzen baita.

Kokottek onartu egin du zaila dela ebaztea zein neurritan eragiten duten Lurralde Historikoetako diru-sarrera fiskalek eta neurri fiskal berrietatik eratorritako aldaketak eurek edo Euskal Autonomia Erkidegoak Estatuari egindako transferentzia ekonomikoen zenbatekoan.

Horrez gain, agertu duenez, obserbazioak aurkeztu dituztenek emandako azalpenen ematen dute kupoaren ezarpena, azken finean, konpromiso politiko baten araberakoa dela eta ez dela zenbait parametro ekonomiko aldatu izanaren ondorio zuzen, esaterako, zergen kopuruaren araberakoa.

Halere, Kokottek dioenez, EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak Lurralde Historikoetako zergetan eginiko aldaketek ez dutela kupoaren kopuruan eraginik izan ez duela erabakitzen badu eta ez bada bestelako mekanismo konpentsatzailerik ezartzen, Lurralde Historikoek autonomia ekonomiko nahikoa dutela esan liteke.

Albiste hau promozionatu:


Albisteak bilatu

Euskadi Irratiko azken albistegia

Orain, aupatu.com webgunearen portadan, erabiltzaileek emandako botoei esker:
© eitb24 - 2008
Eskubide guztiak erreserbatuta