
2008/05/08
Gogoratu zirkuitoko lehen txapelketan Australian lesionatu ostean, Capbretonen osatu zela zarauztarra, eta ondoren, Tahitirako entrenamenduetako batean orkatila mindu zuela Zarautzen, apirilaren 28an. Medikuen esanetan ez da larria, eta ondorioz, parte hartuko duen ala ez baieztatu izan gabe ere, Teahupoorako bidea egin du.
Olatu txikiak dituzte Teahupoon, eta berez ostegunean hasi beharreko txapelketa atzeratu egin daiteke. Datorren asteko hasiera arte ez da iragarpen egokirik ikusten. Hala ere, antolatzaileek erabakiko dute noiz ekin lehiaketari.
Kelly Slater lider dagoela iritsiko da zirkuitoa olatu eder bezain beldurgarri honetara. Australian burutu diren bi txapelketak irabazi ditu Slater handiak, bigarren Durbidge dago sailkapenean, eta hirugarren egungo munduko txapelduna, Fanning.
Longboard zirkuitoa
Munduko longboard zirkuitoko lehen proba Euskal Herrian ari da burutzen, Angeluko Cavaliers hondartzan. Munduko espezialistarik onenak ikusteko aukera izango da igandea bitartean, Oxbow Pro txapelketa honetan.
Gipuzkoako eta Bizkaiko txapelketak
Datorren astebururako iragarrita daude Gipuzkoako eta Bizkaiko txapelketak. Surfa, longboarda, eta bodyboarda izango dira. Bizkaiko txapelketa La Arenan izango da. Gipuzkoakoak bi hondartza izango ditu: surfa eta longboarda Zarautzen egingo dira, bodyboarda Donostian.