2008/05/08
Europar Batasunak, (EB) ez du lortu etorkin ilegalak aberriratzeko lege bateratua onartzea lortu.
Hamaika Estatu Kide, Frantzia, Alemania eta Italia barne, testuaren gaineko erreserbak aurkeztu dituzte.
Hala eta guztiz ere, herrialde gehienek eztabaidatzeke zegoen testua gogortu nahi zuten modu honetan etorkin ilegalak errazago kaleratu eta aberriratzeko. Espainia ere testua gogortzearen alde agertu da.
Enbaxadoreen batzarrak eztabaida bere horretan utzi du, eta horregatik eztabaida berriz noiz hasiko den zain daude orain.
Azken topaketa honetan, Frantziak, Hungariak, Txekiar Errepublikak eta Italiak etorkinek herrialdetik irteteko kaleratze epea murrizteko proposamena egin dute behin aberriratzeko erabakia jaso ostean.
Beste herrialde talde batek baliabiderik ez duten etorkinek laguntza juridikoa bermatzearen aurka egin du.
Artean; Austria, Polonia, Malta eta Txekiar Errepublikak “berebiziko aberriratzearen gaineko kontrol eraginkorra” egiteko Estatu Kideen erabakiaren aurka agertu dira.
Gauzak horrela, Estatu bakar batek ere ez du ezer adierazi polemika gehien sortu duen gaiaren inguruan; hots, etorkinak aberriratu bitartean 18 egunetan internaleku guneetan edukitzea ahalbidetzen duen legeaz.
Hala, helburu orokorra, etorkin ilegalak aberriratzeko prozedura bateratu bat onartzea da.
Euskadi Irratiko azken albistegia