logo de eitb24
2008ko maiatzak 12 | 10:14:09
Albisteen eta informazioaren euskal kanala

Gizartea

BILBAO-DONOSTIA LINEAN

Tren zerbitzua etenda dago Usansolo eta Lemoa artean

2008/05/08

EuskoTrenen zerbitzua etenda dago katenariako arazo bat dela eta. Konpainiaren arabera, orduak beharko dituzte arazoa konpontzeko. Autobusez ari dira Usansolo eta Lemoa arteko bidaiariak eramaten.

Bilbotik Donostiarainoko EuskoTrenen tren zerbitzua etenda dago Usansolo eta Lemoa artean, konpainiak jakinarazi duenez.

Katenarian zehaztu ez duten arazo bat gertatu da eta iturri beren arabera, orduak beharko dituzte berau konpontzeko.

Tren zerbitzu arazoak dituen tarteko bidaiariak autobusez ari da eramaten EuskoTren.

Albiste hau promozionatu:


Bilatu

Euskadi Irratiko azken albistegia

Orain, aupatu.com webgunearen portadan, erabiltzaileek emandako botoei esker:
© eitb24 - 2008
Eskubide guztiak erreserbatuta