2008/05/08
Ostegun honetan, Juan Jose Ibarretxe lehendakaria elkarrizketatuko dute "Ganbara" Dani Alvarezek zuzentzen duen saioan. Elkarrizketa ETB-2n eta Radio Euskadin eskainiko da 22:10etan. Interneten ere jarraitu ahal izango da eitb24.com eta eitb.com-en.
Elkarrizketa Dani Alvarez eta irratsaioko hiru kolaboratzailek egingo diote, hain zuzen, Iñaki Gonzalez, Radio Euskadi eta ETBko aditu politikoa, Luis Rodriguez Aizpeolea, El Pais egunkariko kronista politikoa eta Ana Garbati El Periodico de Catalunya-ko ordezkaria Euskadin izango dira bertan. "Políticamente Incorrecto"-ko platoan egingo da saio berezi hau.
Lehendakariaren kontsulta, ibilbide orriaren etorkizuna, hirukoaren gestioaren kritika, hauteskundeak aurreratuko diren ala ez eta krisi ekonomikoa izango dira, besteak beste, elkarrizketan jorratuko dituzten gaiak "Ganbara" saio berezi honetan.
23:10ean, ETB-2n "Vaya Semanita" saioari ekingo diote eta bien bitartean, Dani Alvarezek eta Radio Euskadiko kolaboratzaileek 00:00ak arte jarraituko dute irratian Ibarretxek esandakoari buruz eztabaidatzen.
Euskadi Irratiko azken albistegia