logo de eitb24
2008ko maiatzak 12 | 09:00:10
Albisteen eta informazioaren euskal kanala

Gizartea

ALDUNDIEN ARTEKO AKORDIOA

Gipuzkoak 25.000 tona zabor eramango ditu Bizkaiko zabortegietara

2008/05/08

Lurralde bietako diputatu nagusiek eskuak estututa itxi dute akordioa. Hondakinak Jatako eta Igorreko zabortegietara eta Ortuellako instalazioetara eramango dituzte.
Bizkaia eta Gipuzkoako ahaldun nagusi Jose Luis Bilbao eta Markel Olano. Argazkia: EiTB

argazkia handitu

Bizkaia eta Gipuzkoako ahaldun nagusi Jose Luis Bilbao eta Markel Olano. Argazkia: EiTB

San Markoseko zabortegia ixteko zegoen trabarik handienari konponbidea aurkitu diote. Gipuzkoako Aldundiak akordioa lortu du Bizkaikoarekin, soberan duen zaborra Bizkaira eramateko.

Jose Luis Biblao Bizkaiko diputatu nagusiak eta Markel Olano Gipuzkoakoak eskuak estututa itxi dute akordioa ostegun honetan.

Gauzak horrela, datozen lau urteetan Bizkaiak Gipuzkoako 25.000 tona zabor hartuko ditu, 2012an Zubietako errauskailua martxan jartzen duten arte.

Olanok ziurtatu duenez, "Gipuzkoak laguntza hori behar du Zubietako instalazioak martxan egon arte. Une horretan gure zaborra guk bakarrik kudeatzeko gai izango gara".

Beste alde batetik, Bilbaok gogorarazi du agian bizkaitar askok ez dutela erabakia gustoko izango, baina "bidezko" akordioa dela gogorarazi du, "Ermua eta Mallabia udal bizkaitarrak Gipuzkoako zabortegiak erabili dituzten hamar urteak konpentsatu egiten dituelako".

Beste alde batetik, Iosu Madariaga Ingurumeneko foru diputatuak baieztatu du "zabor motaren eta eraginkortasun ekonomikoaren arabera une bakoitzean zehaztuko" dutela, baina "zabor gehiena Jatako eta Igorreko zabortegietara" eta Ortuellako instalazioetara joango dela.

Bizkaiatik Gipuzkoara eramandako zabor tona bakoitzeko gipuzkoarrek 65 euro ordaindu beharko dituzte, indarrean dauden tasa publikoen arabera. Urtero milioi bat eurko gastua eragingo du horrek.

Albiste hau promozionatu:


Bilatu

Euskadi Irratiko azken albistegia

Orain, aupatu.com webgunearen portadan, erabiltzaileek emandako botoei esker:
© eitb24 - 2008
Eskubide guztiak erreserbatuta